XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Nola sortu da iberiar penintsulako erliebea?

Duela milioika urte, orain Penintsula dagoen tokian itsasoa zegoen.

Aro arkaikoaren azken urteetan ur azpitik ateratako lurretatik zetozen sedimentuak metatzen hasi ziren: geroago Penintsularen erliebea osatuko zutenaren oinarriak ziren.

Baina, hala ere, aro primarioan sortu zen mendikate bat milioika urte pasa ondoren, erosionatu eta gastatuz goilautada bihurtu zen:

horrela sortu zen Zentral Meseta izenez ezagutzen dena, geroago Penintsula osoaren erdigune bihurtuko zena.

Aro sekundarioan ez zen barneko mugimendu geologiko handiegirik izan; baina itsasoaren eta ibaien ekintzei esker higalan eta sedimentazio prozesu ugari eta sakonak izan ziren;

horiek, bata bestea txandakatuz, zonalde batzuk urperatu eta beraietan materialak uzten zituzten, geroago atzerako bidea egiterakoan erliebea erosionatuz.

Aro tertziarioan barneko mugimendu geologiko asko eman ziren; tolestura eta failek lehendik zegoen erliebea itxuraldatu zuten eta mendikate berriak sortu zituzten:

Mesetaren barrualdean mendikate Zentrala altxatu zen.

Iberiar mendikatea eta Mesetaren bornuak altxatu ziren.

Hegoaldeko bornua zatitu egin zen faila baten bidez, Sierra Morena sortuz.

Pirinioak eta mendikate Betikoak azaldu ziren eta Guadalquivir eta Ebro ibaien sakonuneak mugatuta geratu ziren.

Geroago, penintsulako blokea Ekialdean altxatu zen, Mendebalderantz etzanez.

Ondorioz, Levanteko lautada zabaldu egin zen eta Mesetako ibaien bidea, aurrerantzean, Ekialdetik Mendebalderakoa izango zen; eta Galiziako itsasadarrak sortu ziren.

Honekin batera, sedimentuak pilatu ziren, gaur egungo kostaldea eratu arte.

Azkenik, aro kuaternarioan, modelatze prozesu honek aurrera jarraitu du, gaur egun ikus ditzakegun formak eratzeraino.

Zentral Meseta

Aro primarioa.

Higalana

Sedimentazioa

Aro sekundarioa.

Zentral Mendikatea

Pirinioak

Toledoko Mendiak

Sierra Morena

Mendikate Betikoak

Mendikate Iberiarra

1 Zein ondorio izan zituen erliebearentzat penintsulako blokea altxatu eta Mendebalderantz etzateak?